Euripean, bada ere, Aramaion San Martin jaiak ospatzen

Leire Kortabarria 2012ko azaroaren 10a

San Martin, herriko zaindariaren egunaren aitzakian, jai giroa da asteburuan, Aramaion. Antolatutakoen artean: trikitilarien kalejira eta pintxo dastatzea atzo, egubakoitzean eta biharko, domeka, ipuin kontaketa, pilota txapelketa eta Txirritola elkartearen Txirripartxis.

Egubakoitzean motz geratu ziren, kalejiraren ostean, Trikitixa eskolakoek prestatutako zortzi kilo txorixo eta beste zortzi kilo buskantzekin egindako pintxoak. Batutako diruarekin, elkarteko kuota ez igotzea zuten helburu, besteak beste, kide berriak erakartzeko; horregatik, bada, pozik eta eskertuta daude, herritarrengandik jasotako laguntzagatik.

Trikitixa eskolako sariak

Txartelen zozketa ere egin zuten. Honakoak saritutako zenbakiak: Hondarribiko nekazal turismora joango dira 0505 zenbakidunak; urdaiazpikoa eskuratuko du, berriz, 0291 zenbakia duenak eta 1320. txartelaren jabearentzako izango da ostera, herriko Ibabe baserriko gazta, hain zuzen ere, aurtengo Gernikako Azokan laugarren saria lortu zuenaren "anaia", alegia. Irabazleek txartelean dagoen telefonora jo beharko dute saria eskuratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak