Aurten euro baten salduko dira pintxoak: "Diru arazoekin gabiltza eta urteroko kuota ez igotzeko aurten pintxoak kobratzea erabaki dugu", adierazi du Yolanda Sillero Trikitixa eskolako kideak. Txartelen zozketa ere egingo dute: sari nagusia nekazal turismo baterako egonaldia izango da, bigarren saria urdaiazpiko bat, eta hirugarrena, azkenik, gazta bat.
Zapatuan, Itur-Zuri emakume elkarteak antolatuta ¿Quién dijo que todo está perdido? ipuin kontaketa saioa egongo da Sastiñan (22:00), Ernesto Agirreren eskutik. Zineforumarekin amaitzeko ekitaldia izango da eta antolatzaileen arabera, baikorrendako ekintza izango da.
I. San Martin pilota txapelketa
Domeka goizean pilota izango da protagonista kiroldegian, 11:00etatik aurrera: "Pilota indarra hartzen ari da herrian eta egitaraua osatzeko ideia ona iruditu zitzaigun partidu batzuk antolatzea", dio Xabier Herrarte Aramaioko pilota taldeko kideak.
Lehen partidua lagunartekoa izango da, infantil mailan: Jon Herrarte eta Mikel Ibabe aramaioarrek Ander Murua eta Iker Bengoa arrasatearrak izango dituzte aurrez aurre. Gero, pilotalekuan emakumeak lekua duela gogora ekartzeko, Euskal Herriko mailarik onenean dauden palistak lehiatuko dira. Amaitzeko, I. San Martin pilota txapelketako kadete mailako finala jokatuko dute Bideburu eta Arregi aramaioarrek Fernandez eta Lopez de Calle gasteiztarren aurka.
XIII. Txirripartxis lehiaketa
Egitarau oparoarekin amaitzeko, Txirritola euskara elkarteak antolatzen duen Txirripartxis lehiaketa egongo da domeka arratsaldean osoko bilkuren aretoan. Lehiaketak 13 urte beteko ditu aurten: 6 urtetik 14 urtera artekoak 16:30ean hasiko dira eta 15 urtetik gorakoak 17:30ean.
Izena egunean bertan eman daiteke, lehiaketa hasi baino 15 minutu lehenago. Sariak euskarazko materiala erosteko abonuak izango dira; 315 euro banatuko dira abonutan.
EGITARAUA
hilak 9, egubakoitza
15:00 Gaztaina erreak eskolan.
18:00 Trikitilarien kalejira.
18:30 Buzkantza eta txorizoa, Trikitixa eskolaren eskutik.
19:30 Txartelen zozketa plazan.
hilak 10, zapatua
22:00 Ernesto Agirre ipuin kontalaria Sastiñan, Itur-Zuri elkarteak antolatuta.
hilak 11, domeka
11:00 Pilota eskolaren eskutik:
Herrarte-Ibabe vs Murua-Bengoa (infantilak).
Ibañez-Isasmendi vs Sainz-Sainz (pala neskak).
Bideburu-Arregi vs Fernandez-Lopez de Calle (kadeteak, finala).
16:30 Txirritolak antolatuta Txirripartxis lehiaketa osoko bilkuren aretoan.