2013rako ordenantza fiskalak zehaztuko ditu Udalak gaur osokoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 8a

Urriko azken eguazteneko osoko bilkura atzeratu ostean eguen honetan, hilak 8, osoko bilkura egingo dute Aramaion. Hainbat gai eztabaidatuko dituzte eta horien artean, 2013rako ordenantza fiskalak onartu beharra izango da erabaki garrantzitsuena. Ogasun batzordeko erabaki horiez gain, besteak beste, Etxaguen auzoko obrak eta hiltegi zaharra izango dute berbagai eta Aramaioko argindar banatzailea S.A. enpresaren 2011ko kontuak ere onartu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak