Bertan behera geratu da Trafiko Sailaren hitzaldia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 30a

Udalak jakinarazi duenez, bertan behera geratu da gaur Jaurlaritzako Trafiko Sailak eskaini behar zuen hitzaldia. Hirugarren adinekoendako zen saioa, oinezkoei begira antolatutako saioa izan behar zen eta zirkulazio istripuak eta kolpeak prebenitzeko erak azaldu behar zituzten bertan. Antolatzaileek parte-hartzaile kopuru minimo bat eskatzen zuen eta Udalak ezin izan du kopuru hori ziurtatu. Horregatik bi aldeek erabaki dute hitzaldia bertan behera uztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak