Bertxoko sariketa dator, Aramaioko hiru bertsolarirekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 30a

Arabako bertsozale elkarteak eta Hala Bedik antolatuta eta Diputazioaren babesarekin, badator Bertxoko sariketa. Aramaiok, nola ez, izango du ordezkaritza: Xabi Igoak, Paula Amilburuk eta Iker Agirrek hartuko dute parte. Hiru kanporaketa jokatuko dira, azaroaren 9an, 16an eta 23an. Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuak sailkatuko dira final handira; azaroaren 29an izango da, Gasteizko gaztetxean (22:30).

Arabako bertso-mugimenduan urteroko zita bihurtu da Bertxoko sariketa. Gazteentzako da bereziki eta helburu finkoak ditu: bertsolari gazteei plazak ematea, eta Arabako entzuleagoari saio dinamiko, fresko eta animatuak eskaintzea.

Bertsolariek egin beharko dituzten lanak

KANPORAKETAK
-Agurra, kantu ezagun batean oinarritua eta puntuagarria
-8ko handian 3na bertso, ofiziotan
8ko txikian 3na bertso, ofiziotan
Puntuari erantzun (bina puntu)
Bakarka bertso bat, gaia formatu berezian emanda
3na kopla ofiziotan hirunaka, Santi Mamiñe doinuan.

FINALA
Agurra, kantu ezagun batean oinarritua eta puntuagarria
8ko handian 3na bertso, ofiziotan
8ko txikian 3na bertso, ofiziotan
Puntuari erantzun (bina puntu)
Bakarka bertso bat, gaia formatu berezian emanda
Kartzela: 10ko txikian 3na bertso, egoera batean kokatuta
3na kopla ofiziotan hirunaka, Santi Mamiñe doinuan.

Ondoren dituzue parte hartzaileen eta saioen datu guztiak

Lehen kanporaketa

2012-11-09, egubakoitza, Murgia
19:30 Gaztetxea Bertsolariak: Xabi Igoa (Aramaio), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Maialen Saez de Okariz (Gasteiz), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Asier Azpiroz (Zubieta).

Gai-jartzailea: Unai Mendibil

Antolatzailea: Halabedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea

Bigarren kanporaketa

2012-11-16, egubakoitza, Araia
Bertxoko Sariketa 19:30 Gaztetxea Bertsolariak: Ander Solozabal (Gasteiz), Iker Pastor (Zalduondo), Iñaki Tena (Gasteiz), Ane Labaka (Lasarte), Irati Majuelo (Iruña), Endika Igartzabal (Gabiria)

Gai-jartzailea: Unai Olalde

Antolatzailea: Halabedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea

Epaileak: Saioa Ameskua, Oier Suarez

Hirugarren kanporaketa

2012-11-23, egubakoitza, Laudio
Bertxoko Sariketa. 19:30 Gaztetxean Bertsolariak: Izar Mendiguren (Laudio), Iker Agirre (Aramaio), Josu Kanpo (Agurain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Uxue Ruiz de Arkaute (Gasteiz), Patxi Iriart (Hiriburu)

Gai-jartzailea: Irati Mendiguren

Antolatzailea: Halabedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea

Epaileak: Iker Elexpuru, Ainhoa Comas

FINALA
2012-11-29, osteguna, Gasteiz
Bertxoko Sariketa FINALA 22:30 Gaztetxea

Antolatzailea: Halabedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea
Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuek jokatuko dute finala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak