Zuzendaritza taldea berritu du asteon guraso elkarteak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 25a

Guraso elkarteak zuzendaritza taldea berritu zuen martitzenean. Azken bi urteetan egon direnek taldea utzi dute; hori da Ander Elortondoren kasua: "Lan handia egiten dugu eta halako herri txiki bateko guraso elkartean egoteak esan nahi du herriaren alde egiten duzula lan. Horrekin ez dut herri eta hiri handietako guraso elkarteak gutxietsi nahi, inondik inora, baina hala da", adierazi digu. Gainera, esan digu guraso elkartea "aktibo eta osasuntsu" dagoela.

Zuzendaritza taldea berritzeko azken urtean egon direnak kide berriekin batera hasten dira, elkartearen funtzionamendua eta nondik norakoak azaltzeko. Kide zaharrekin zein berriekin honakoek osatzen dute zuzendaritza taldea, besteak beste: Iñaki Isazelaia, Nerea Uribarren, Iñigo Ezpeleta, Jon Kortabarria eta Miren Martinez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak