Alaiak taldeak autobusa antolatu du 'Gigantes y cabezudos' zarzuelara joateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 25a

Alaiak erretiratu elkarteak autobusa antolatu du lehenengoz Arrasatera zarzuela ikustera joateko. Azaroko azken bi asteburuetan Arrasate Amaia antzokian eskainiko dute 'Gigantes y cabezudos' zarzuela eta Aramaioko taldeak hilaren 17ko emanaldirako autobusa jarriko du elkarteko bazkide direnendako. Autobusa 18:45ean irtengo da kiroldegitik.  Interesatuek 18 euroko ordainketa egin beharko dute Euskadiko Kutxan edo Vital Kutxan, urriaren 31a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak