Lan Onari Saria jasoko du Maider Undak bihar Lehendakaritzan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 24a

Oletako borrokalariarekin batera, Londresko Joko olinpikoetan domina lortu duten beste hainbat kirolarik ere jasoko dute saria –Maialen Chourraut, Richard Oribe, Patricia Elorza, Elisabeth Pinedo eta Nely Carla Alberto–, baita Ramiro Pinilla eta Ramon Saizarbitoria idazleek eta Eibarko Armeria Eskolak ere. Gernikako Arbolaren Gurutzea Jose Antonio Ardanzarentzat izango da.

Urriaren hasieran erabaki zuen Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak bere aintzatespenik garrantzitsuena Jose Antonio Ardanzari zuzendutakoa izatea aurten. Horrenbestez, Gernikako Arbolaren Gurutzea jasoko du lehendakari ohiak bihar, eguena, Gasteizen. Jarduneko Lehendakari Patxi Lopezen eskutik hartuko du Ardanzak oroigarri hori. Gasteizen egingo duten ekitaldian, gainera, arlo sozialean, ekonomikoan eta kulturalean egindakoa eskertuko diote Ardanzari. Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaile Idoia Mendiaren esanetan, "Euskadin gehieneko erantzukizuna bere gain hartu dutenek domina hau merezi dute, izan ere, ez dago lehendakari izatea baino zerbitzu handiagorik".

Frantziako Errepublikak Lagun Onari Aipamena jasoko du, "ETAren terrorismoaren aurkako borrokan emandako laguntzagatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak