Kultur talde eta eragileekin egin zuten bilera eta joan den eguenean herritarren txanda izan zen. Deialdiak ez zuen arrakasta larregi izan; Edurne Uribarren-Iturrieta zinegotziaren arabera, herritarrak ez dira enteratu. Hala ere, Daiteke enpresakoak ohituta daude, halako bileretara oso jende gutxi agertzen delako: "Esan zigutenez, aurrekoan beste herri baten izan ziren eta herritar bakarra agertu zen deialdira", adierazi digu zinegotziak.
Oraindik asko dago egiteko
Bileraren ondorio nagusia izan zen emakumeak presentzia handia duela Aramaion. Herriko arlo ezberdinetan mugitzen da eta, era berean, gizona hasi da pixkanaka orain arte emakumearenak izan diren lanak egiten. Hala ere, oraindik ere egiteko asko dagoela ondorioztatu zuten. Emaitza zehatzak emango dituen txostena urtarrilean argitaratuko dute.