Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak lehenago argitaratu gabeak izan behar dira eta aurten ez dira paperean aurkeztuko, hau da, CD baten aurkeztu beharko dira.
Gainera, argazkiak pertsonaren baten lehen planoak baldin badira, haren baimena ere aurkeztu beharko da. Lanak nola entregatu behar diren gainerako baldintzen berri izateko deitu udaletxera (945 44 50 16).
Lanak udaletxean edo Kultur etxean entregatu behar dira azaroaren 7a baino lehen.