Onddo ederra Aramaioko basoetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 11

Udazkenarekin batera zabaldu da perretxikotan joateko denboraldia. Horren erakusle da Manex Arriaranek hartu berri duen pieza: ia kilo bateko onddoa hartu du Aramaioko parajeetan. Bere senitartekoek jakinarazi dutenez, onddo ugari batu zituen Manexek baina ez irudian agertzen denaren tamainakoa. Onddo-nahaski ederra egiteko aukera izango dute Arriarandarren etxean... On egin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak