Interesatzen zaizu politika?
Bai, politika jarraitzen dut. Daukagun panorama aldatu beharra dagoela uste baduzu, zaila da politikaz paso egitea.
Eta Legebiltzarrerako hauteskundeak?
Legebiltzarra nolabait, euskaldunon zatiketaren isla da. Ez da amesturiko erakundea, baina hor dagoen bitartean gure ordezkariak izango direnak aukeratzea garrantzitsua da.
Zer iruditzen zaizu aurreratu izana?
Ondo, nahikoa denbora egin du zilegitasunik ez daukan gobernu honek. Ez zuen EAEko gizartea inolaz ere ordezkatzen.
Bereziak izango dira?
Sentsibilitate guztiek euren aukera egin ahal izango duten heinean bai.
Zer dago jokoan, zure ustez?
Ez dut uste ezer berezirik dagoenik jokoan. Alderdien arteko indar korrelazioak argituko dira eta ezer gutxi gehiago. Nere ustez Katalunian zerbait gehiagogatik aurreratu dituzte hauteskundeak, baina hemen nork gobernatuko duen jakiteko balioko du.
Botoa emateko asmorik bai?
Bai.
Kanpainak baldintzatu dezake zure botoa?
Ez dut kanpaina jarraitzeko asmorik. Nire ustetan kanpaina hasi aurretik jendeak erabakita du nori bozkatu. Nire kasuan behintzat horrela da.
Ongi deritzozu hauteskunde ostean paktuak egiteari?
Badirudi inork ez duela gehiengorik eskuratuko bakarrik gobernatzeko. Dena den, nahiago dut batzuekin eta besteekin akordio puntualak bilatzen dituen gobernu bat. Ez da erraza, baina hor erakutsi beharko lukete politikariek beraien ahalmena.
Zeinen artean uste duzu egingo dituztela?
EAJ eta PSE-EEk lehen ere eginak dauzkate horrelako paktu orokorrak. Aukera gehien paktu horrek dauzka. PSE-PP paktuak oraingoan ez dirudi nahikoa eserleku lortuko dituenik.
Nork uste duzu irabaziko dituela hauteskundeak?
EH Bildu eta EAJren artean egongo da kontua.
Eta nor izango dela lehendakari?
Iñigo Urkullu edo Laura Mintegi.
Zer eskatuko zenioke lehendakari berriari?
Apaltasuna, koherentzia eta herriaren eta herritarren aldeko borroka sutsua.
Orain arte izan ditugun lehendakarien artetik gehien gustatzen zaizuna?
Agirre lehendakaria.
Zergatik?
Oso ausarta izan zen eta gogor egin egin zuen Euskal Herriaren alde.