'Aramaio eta bere ingurua' gai hartuta Itur Zuri elkartearen pintura lehiaketa izango da hilaren 12an. Edonork har dezake parte eta 14:00ak arte entregatu ahalko dira lanak. Lehen hiruen artean 1.600 euro banatuko dira: lehenak 700 euro, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 400. Herriko onenak 150 euro jasoko ditu. 16 urtetik beherakoendako ere ez da saririk faltako: hiru onenek 150 euroko balioa duen txartela jasoko dute pintura materialean erosteko. Margo lanekin erakusketa egingo dute urriaren 20ra arte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.