Aramaion, Untzillako jaiak ospatu dituzte asteburuan. Peñagarikano eta Lizasoren bertso animatuek alaitu zuten egubakoitzeko afaria. Zapatuan ere egon zen zer egin, eta batez ere, umeek gozatu zuten egitarauarekin: puzgarriak, antzerkia, jinkana eta txokolate-jana egon zen beraientzat. Bolo txapelketak ere jende ugari erakarri zuen zapatu gauean beste behin, bere 31. edizioan. Domekan, Murura igoera egin zuten, itzuli lasaian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.