Urtero moduan urriaren 5ean, egubakoitza, egingo dute Aramaion traktoreen azterketa teknikoa. 09:15ean Oletan egingo dute eta 10:30ean, aldiz, Ibarran, Arbel biltegian. Aurtengo tarifa 39,03 eurokoa eta Udalak gogora ekarri du zein ibilgailu dauden behartuta azterketa hori egitera. 8 urte arte baino gutxiago dituzten traktoreek ez dute pasa beharko baina 8 eta 16 urte artekoek urtean behin pasa behar dute. Azkenik, 16 urte baino gehiago duten traktoreek urtero egin behar dute azterketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.