Untzilla auzoko jaiak gaur hasi eta domekara arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 5a

Aurten ere ez dute hutsik egingo Untzilla auzoko jaiek. Egitarauko nobedade nagusia da domekan mendi buelta "lasaia" egingo dutela Muru aldera (10:00). Bestalde, Ekaitz Zubia auzo alkatearen arabera, aurten haurrendako eskaintza indartu gura izan dute bereziki: "Belaunaldi berriendako eskaintza eta euskararen presentzia bermatzeko antzerkia eta puzgarriak jarriko ditugu". Egubakoitzeko auzo afarirako 75 bat lagun espero dituzte, iazko kopuru bera. Ondoren, dagoeneko Untzilan aspaldiko ezagunak diren Angel Mari Peñagarikano eta Sebastian Lizaso bertsolariek girotuko dute afalostea. EGITARAU OSOA ALBISTE BARRUAN

Auzo afarian izena emateko elkarte gastronomikoko bazkideren batekin egotea gomendatu dute antolatzaileek. Bestalde, Zubiak adierazi duenez, bertso afariaz gain jende gehien erakartzen duen ekitaldia zapatuko bolo txapelketa izaten da: "Aurtengoa 31. edizioa da eta urtero jende asko etortzen da kanpotik: Elgoibar, Itziar... 23:00etatik goizaldeko laurak arte aritzen diren jokatzen eta amaitu ostean odoloste pintxoak jaten dituzte. Giro ederra egoten da".

Behean duzue aurtengo egitarau osoa

Untzilako jaien egitaraua 2012

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak