Aramaio Basarri Barri fundaziorako Udalaren ordezkariak izendatuko dira gaurko osoko bilkuran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 25a

Ikasturte berriko lehen osoko bilkura egingo da gaur. Hainbat gai landuko dituzte eta horien artean Aramaio Basarri Barri fundaziorako Udaleko ordezkariak izendatuko dituzte. Horrez gain, Arabako Diputazioarekin Eguneko zentroaren kudeaketa eta mantenurako hitzarmena ere sinatuko dute. Gainera, urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hauteskunde mahaietan egon beharreko herritarrak ere zehaztuko dira, zozketa bidez. Azkenik, Bildu udal taldeak mozioa aurkeztuko du gaixo dauden presoen eskubideen gainekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak