Liztor inbaditzailea agertu da Ibarran, Diputazioak jarritako tranpa batzuetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 24a

Arabako Diputazioak aditzera eman du Aramaiora heldu dela liztor inbaditzailea. Hiru liztor aurkitu dituzte eta Aldundiko teknikariek egiaztatu dute velutina arrazakoak direla, hots, inbaditzaileak (vespa velutina). Iazko udazkenean ere agertu ziren; Azkoagan, esaterako. 

Oraingoan Ibarra inguruan jarritako tranpa batzuetan aurkitu dituzte, baina Koldo Ajuria basozainak aditzera eman du ez dagoela kezkatzeko arrazoi handirik: "Garai honetan erleak ez dira ugaltzen eta aurten ez da oso kezkagarria. Ez dugu erlekumerik ikusi. Hori bai, datorren urterako kezkatzen hasteko moduan gaude". Gertaera ez da harritzekoa izan: "Espero genuen Arabara ere helduko zirela eta poztekoa da oraingoz ez dugula habiarik aurkitu. Gipuzkoan, adibidez, 120 habia inguru kontabilizatu dituzte". Aramaion erlauntzak dituzten bizilagunek aspaldi jaso zituzten tranpak. Hala ere, tranpa horiek espeziea errekonozitzeko jartzen dira eta ez hedapena ekiditeko.

Intsektu erasotzailea
Liztor inbaditzaileak erlauntzak dituzten ezti ekoizleei zuzenean eragiteaz gain –hemengoak jaten dituzte–, ekologia orokorrean du eragina, ez da-eta ahaztu behar erleak beharrezkoak direla loreen polinizaziorako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak