Liztor inbaditzailea Aramaion

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko irailaren 21a

Arabako Foru aldundiak aditzera eman duenez, lurralde hartan ere agertu da liztor inbaditzailea edo asiarra deitzen den hori. Aramaiora heldu da, hain justu ere. Hantxe aurkitu dituzte hiru liztor eta Diputazioko teknikariek egiaztatu dute velutina arrazakoak direla, hau da, inbaditzaileak. Lehen ere aurkitu izan dituzte, hain justu, iazko udazkenean, Aramaion, Azkoaga auzoan. Eta, iaz, sasoi bertsuan, Arrasaten ere bai. Eguzki dorrearen ondoan agertu zen Asiako liztor inbaditzailearen habia bat. Suhiltzaileek kendu zuten arbola batetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak