Jungitu anaiek eskarmentu handia dute musika munduan. Emanaldiak ordu eta erdi inguru iraungo duela aurreratu digu Josu Jungituk eta, besteak beste, Stevie Wonder eta Eric Clapton musikari ezagunen bertsioak joko dituzte. Adin guztiendako kontzertua izango da.
Bueltatzeko gogotsu
Duela oso gutxi gurean izan ziren Jungitu anaiak beste talde batekin, izan ere, irailaren 7an bertan Sastiñan eman zuten kontzertua Reckon taldearekin. Blues, country eta pop doinuak eskaini zituzten, bertsioak nagusiki. Kontzertu hori gogoratze aldera, Josuk adierazi digu oso gustura egon zirela Aramaion: "Egun ederra egin zuen eta ermita kanpoan jotzeko aukera izan genuen. Gogotsu gaude bueltatzeko, ea kanpoan jotzeko aukera dugun". Kontzertu zikloa datorren egubakoitzean itxiko da, Astearte taldearekin (19:30).