'Ni euskalduna' kanpaina heldu da Aramaiora. Aramaioko hainbat kontu jasotzen ditu, lau erretiraturen ahotik: Julita Arana (Aramaio, 1934), Luisa Goikoetxea (Aramaio, 1935), Rafael Ibarguen (Aramaio, 1927) eta Faustino Oruna (Aramaio, 1929). Aramaioko berezitasunak kontatzen dituzte hamar minutu inguru irauten duen bideoan: "Bizkaia eta Gipuzkoarekin mugan gaude eta herentzia kontuetarako Bizkaiko foruak ditugu oraindik indarrean". Jarraian duzue bideo interesgarria ikusteko aukera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.