Andra Mari kofradiakoak atzo goizean enteratu ziren lapurretaz. Gaizkileak ermitan sartu ziren atea apurtu ostean eta apurketak eragiteaz gain, bi zutargi (kandelabro), gurutze bat eta kobrezko materiala ostu zuten –kobrezko erretenak eta hodiak batez ere– . Kalte material handiak dira, Rafa Bengoa kofradiako presidentearen arabera. Bengoak adierazi du ez dela lehen aldia lapurrak sartzen direna: "Duela bi urte ere lapurretan egin ziguten. Leku aproposa da, baserrietatik urruti dagoela eta gauez ez delako inor ibiltzen". Ertzainak izan ziren bertan eta salaketa gaur jarriko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.