Obra berria sortu du Sabin Salaberri aramaioarrak

Ubane Madera 2012ko irailaren 19a

"Sabin Salaberri musika egile aramaioarrak obra berri bat estreinatu zuen lehengo ostiralean Gasteizko Principal Antzokian. Urrezko Zeledoiak Sariaren berrogeita hamargarren edizioa ospatu zen jai eder batean, Salaberrik berak zuzendu zuen Gasteizko Udal Musika Bandak eta Samaniego Abesbatzak interpretatutako obra". Hala kontatu du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak gaur goizean bere blogean.  

Velezek kontatzen duenez, kantatu ere egin daiteke Salaberriren lan berria, Vea-Murgia idazlearen testuari esker. Murgia bera eta Salaberri, biak ala biak, Urrezko Zeledoiak dira.

Hots Begi Danbolinak blogean dakartza xehetasun guztiak Velez de Mendizabalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak