Aramaioko Udalaren Kultura Sailak antolatuta egin zen egubakoitzeko kontzertua. Jende ugari bertaratu zen Sastiñara eta ordubete inguru iraun zuen saioaz gozatu zuten. Kantatzeaz gainera, gaztetxoenek dantza eginez eta instrumentuak joaz lagundu zituzten abestiak.
Kantu ezagunak izan ziren protagonista, eta bikain aritu ziren Eli Izagirre eta Arantza Uriarteren gidaritzapean abeslariak. Hogei bat abestiren ostean eta emanaldiari amaiera emateko, aretoan bildutakoak kantuan jarri zituzten, Aramaion kanturako afiziorik falta ez dela erakutsiz.