"Udaleko ordezkariek esan ziguten Maiderri omenaldia egin gura ziotela eta eskatu ziguten ea Txirritola Eguneko egitarauan sartzeko aukerarik zegoen. Hala, erabaki dugu txotx irekiera berak egitea". Omenaldiaren barruan, besteak beste, aurreskua dantzatuko diote, oroigarri bat emango diote eta noski, bertsoak ez dira faltako. Pozik jaso du gonbidapena Oletan bizi den borrokalariak.
Aurten 13 bat sagardogile
Ezin da ahaztu Txirritolarendako urteko egun handiena dela. Jaia sagardogileen elkartearekin batera antolatzen da, hainbat herritarren kolaborazioarekin. Izan ere, hainbat aramaioar inplikatzen dira taloak egiten, pintxoak prestatzen edota trikitia jotzen. Aurten 13 bat sagardogile egongo direla aurreratu digute antolatzaileek.