Ekimenaren helburua izan da eskalada materiala ezagutu eta eskaladaren oinarrizko teknika batzuk ikastea. Eta noski, baita gaztetxoek ondo pasatzea ere; azken helburu hori lortu dute, Orixol elkartekoen arabera: "Saioak primeran joan dira, eguraldia lagun izan dugu eta haur zein gaztetxoek gustura aritu dira. Gainera, guraso batzuk ere animatu dira probatzera eta hori oso positiboa da guretako. Gu ere oso gustura ibili gara". 12 haur eta gaztetxo aritu dira.