Luis Mari Azkargorta 'Kanto' euskal preso aramaioarra askatzea eskatzeko kontzentrazioa antolatu du Aramaioko 'Herrira'-k. Agerraldia zapatuan izango da, hilak 15, Herriko plazan (13:00). Minutu bat gehiago ere ez, Kanto etxera lemapean, herrikide aramaioarrari 2018ra arte kondena luzatu diotela salatuko dute. Horren aurrean, honakoa eskatuko dute, besteak beste: "Kartzela politika, eskubideen errespetura eta konponbidea sustatzeko gakoetara aldatzea".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.