Gaur emango duten kontzertua dela-eta ohi baino lehenago hasi dute ikasturtea Papargorri abesbatzakoek. Irailaren 7an egin zuten lehen entsegua eta asteon beste hainbat prestaketa saio egingo dituzte egubakoitzean dena ondo irten dadin. Kantu herrikoiak izango dira kontzertuaren oinarria, baina bestelako abesti batzuk ere sartuko dituztela aurreratu du Mendialduak.