Kontzertu zikloa Reckon talde gasteiztarrak irekiko du. Blues, country eta pop doinuak ditu oinarri Josu Jungitu, Alfonso Jungitu eta Sonia Verak osatzen duen hirukoteak: "Duela pare bat urte sortu zen taldea, modu akustikoan eta formatu txikian hainbat kontzertu emateko asmoz", dio Josu Jungituk.
Bizitza osoa musikaren munduan
Josuk kaxa flamenkoa, gitarra eta ahotsa osatzen du; haren anaia Alfonsok gitarra, eta Sonia Vera, azkenik, ahotsaz arduratzen da. Bizitza osoa daramate musika egiten eta beraz, eskarmentua ez zaie falta. Bertsioak izango dira nagusi egubakoitzeko emanaldian: Eric Clapton, James Taylor, The Eagles, Stevie Wonder eta ACDC taldeen kantuak joko dituzte, besteak beste.
Ordu eta laurden iraungo du kontzertuak gutxi gorabehera eta adin guztiendako aproposa izango dela aurreratu dute.