2013ko Arabako bertsolari txapelketarako aurre-kanporaketak, datorren irailaren 9tik aurrera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abuztuaren 30a

2013ko urtarrilaren 19an hasiko da txapelketa eta dagoeneko baiezta daiteke inoizko parte hartzerik altuena izango duela. 52 bertsolarik gura dute parte hartu baina 30 pasako dira. Horretarako sei aurre-kanporaketa jokatuko dira iraileko lehen hiru aste bukaeretan; 34 bertsolarik jokatuko dituzte kanporaketok eta horietatik 12 bakarrik pasako dira. Izan ere, 2011ko txapelketan finalerdietara sailkatu ziren bertsolariek zuzenean hartuko dute parte 2013koan. Aramaioarrei dagokienez, zuzenean sailkatu dira Manex Agirre –2011ko txapelduna–, Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa eta aurre-kanporaketak jokatu beharko dituzte, berriz, honakoa hauek: Paula Amilburu, Maria Izaga, iker Agirre, Beñat Zalakain, Beñat Burgi, Sabin Aranburu.

Esandako moduan, 2013ko txapelketaren aurkezpena urtarrilaren 19an izango da. Kanporaketak, berriz, urtarrilaren 25, 27 eta otsailaren 1, 2 eta 3an. Finalerdiak otsailaren 16 eta 23an eta martxoaren 2an. Final handia, azkenik, martxoaren 16an jokatuko da, Gasteizko Printzipal antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak