Andra Mari jaiak aprobetxatuz, omenaldi sentibera egin diote Maider Undari Londresen lortutako dominarengatik. Lore-sorte eta pelutxezko ardia jaso ditu opari, eta aurreskua, bertso musikatuak eta dantza saioa egin dituzten bere omenez. Oletako auzotarrak eta, propio, kanpotik etorritako hainbat herritar batu dira Oletako plazan. Harrera beroa egin diote Undari. Borrokalariak esker-oneko hitzak izan ditu: "Hemen jaio eta bizi naiz, eta eurek badakite zenbat lan egin behar izan dudan domina lortzeko. Arro nago oletarra izateaz", esan zuen. Omenaldiaren amaieran brontzezko domina atera eta argazkiak egin zituen herritarrekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.