Oletarrek omenaldia egingo diote eguaztenean Maider Undari

Leire Kortabarria 2012ko abuztuaren 13a

Maider Undak itzulera ezin hobea izango du. Izan ere, Oletako Andramari jaiak ospatuko dituzte, eta Andramari egunean, hilaren 15ean, omenalditxoa egingo diote auzokideek. Undaren hegaldiak gaur 17:00etan du Loiuko aireportuan lur hartzeko ordua. 

Aramaioko Oleta auzoko bizilagunek 13:30ean egingo diote omenaldi ekitalditxoa borrokalariari. Lore-sorta emango diote, bertsoa botako dio auzoko batek, aurreskua dantzatuko diote eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak haren omenez dantzatuko du. Auzoko plazan izango da dena. Londresko Olinpiar Jokoetan irabazi duen brontzezko domina eskertuko diote horrela auzokideek.

Oletako auzo alkateak, Agurtzane Ortiz de Landaluzek, esan digu Maider Unda jakinean dagoela: "Haren amari komentatu genion eta Maiderrek badaki ekitalditxoa egingo diogula".

Aurrera begira, Aramaioko Udalak ere omenaldia egingo dio Undari. Noiz egingo dion zehaztu gabe dute oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak