Maiderren lehengusina Agurtzane Oiangurenek esan digunez, "ezin da imajinatu zelako tentsioarekin" bizi zuten gertukoek Maiderren azken borroka.
Senide gehienak domekan bueltatuko dira etxera, eta Maider, seguruenik, datorren aste hasieran. Oletako Andra Mari jaiak ospatzen dituzte hilaren 15ean, eta orduan elkarrekin ospatuko dutela esan digu Agurtzane Oiangurenek.