Maider Unda: "Familiarekin gazta jaten ospatuko dut brontzezko domina"

Sergio Azkarate Beitia 2012ko abuztuaren 10a

Brontzezko domina irabazi berri du Londreseko Joko Olinpiarretan, borroka librean, Maider Unda aramaioarrak. Hiru lehia irabazi behar izan ditu domina lortzeko. 72 kilokoen artean lehiatu da Oletakoa. Vasilisa Marzalyuk bielorrusiarrari irabazi dio. Metala irabazi eta berehala esan duenez, "familiartean gazta jaten" ospatuko du lortutakoa. (Argazkia: as.com)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak