Finalerdietan, Zlateva Hristova hungariarraren aurka galdu du. 2011ko munduko txapelduna da eta zilarrezkoa lortu zuen Pekingo 2008ko Olinpiadetan.
Horren aurretik, beste bi lehiakide garaitu ditu Maider Undak: Burmaa Ochirbat mongoliarra, final laurdenetan, 2-1, oso lehia estuan; eta, honen aurretik, atzean utzi du, 2-0 irabazita, aise, Ana Talia Betancur kolonbiarra.
Undak bosgarren egin zuen duela lau urte, Pekingo Joko Olinpikoetan.