Jarraian lehiaketako arauak:
Aurten ere argazki lehiaketa antolatu du Zuiako Koadrilak eta beraz, aramaioarrek ere parte hartu ahalko dute. 'Zuiako Koadrilari begirada bat' lehiaketa da eta aurten hamar urte beteko ditu. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, eta urriaren 17a baino lehen entregatu behar dira lanak. Lehen hiruek jasoko dituzte sariak: lehenak 200 euro, bigarrenak 150 eta hirugarrenak 100. Horrez gain herri bakoitzeko argazki onenaren egileak 60 euroko saria jasoko du. Argibide gehiagorako deitu honako telefonora: 945 43 01 67. ARAUAK ALBISTE BARRUAN.
Jarraian lehiaketako arauak:
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.