Gorbeialde eta Zuia ezagutzen, bisitariei ondo gomendatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 26a

Gorbeia parkearen eskaintza turistikoa hobetzeko asmoz, Gorbeialde eta Zuiako 35 bat teknikari bi eskualdeak ezagutzen aritu dira egunotan. Bisitariei gomendatzeko bertakoa ondo ezagutzea ezinbestekoa dela uste dute eta horregatik irteerak egin dituzte Bizkaian zein Araban. Izan ere, ondoko herrian dagoena jakin arren, eskualdeko eskaintza teknikari askok ez dute ezagutzen, Oihana Martinez Zuiako teknikariaren arabera. Basquetour proiektuaren bidez gauzatu dira jardunaldiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak