Oihalaren itzalpean, giro ederra Santiago Egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 25a

Aurten ere giro ederrean ari dira ospatzen Santiago Eguna Aramaioko Gureia auzoan. Orain bertan bazkaltzen dabiltza, 50 bat lagun, Santiago ermitaren ondoan eta eguzki-oihal baten itzalpean. Goizean meza egin dute ermitan bertan eta bazkarirako prestaketekin hasi dira. Bazkalostea girotzearen arduradunak Juan Mari Juaristi eta Felipe Zelaieta bertsolari gasteiztarrak izango dira. Familia giroan eta auzotarrekin batera egunpasa ederra egiteko aitzakia. Aurten eguraldia lagun dute, iaz ez bezala: Uribarriko elkartean egin behar izan zuten bazkaria euria zela-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak