Sua egitea debekatuta dagoela gogora ekarri du Aramaioko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 17a

2012ko uztailaren 6ko Foru Aginduaren arabera Araba osoan sua egitea debekatuta dagoela jakinarazi du Aramaioko Udalak, barbakoak egiten diren lekuak barne. Debekuak indarrean jarraituko duela ohartarazi dute, "meteorologia aldaketaren ondorioz" indargabetuta geratu arte. Sua egiteak 1.000 euroko isuna suposa dezake gehienez, eta eragin daitezkeen kalte eta galerak ordaindu beharraz ere zigortuko dute. Horrez gain, gaiaren inguruan Zigor Kodeak araututakoak ere aplikatu ahalko dira.

Udalak honako lekuak nabarmendu ditu sua egitea debekatuta dagoela gogoratzeko:

-Landa eremuetan

-Baso publiko zein pribatuetan

-Parke naturaletan

-Lurraldeko edo tokiko aisialdirako parkeetan –barbakoa egonkor edo mugikorretan–

-Errepideetako atseden guneetan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak