Egun ederra igaro zuten Donostian Alaiak erretiratu elkartekoek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 16a

Joan den uztailaren 10ean Donostian izan ziren Alaiak erretiratu elkartekoak. Goizean Igeldora eta Aquariumera joan ziren eta Alde Zaharreko jatetxe batean bazkaldu ondoren aukera izan zuten San Telmo Museora joan edo nor bere kontura arratsalde pasatzeko Donostiako kaleetan zehar:"Itzuleran, denok pozik geunden egun ederra pasatu genuelako. Eguraldiak ere lagundu zigun; ailegatu ginenean euri fina ari zen baina laster jaso eta eguraldi ona egin zuen", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak