Giro ederra Santa Marinako jaietan

Aketz Zubia 2012ko uztailaren 15a

Arexola eta Arriolako auzotarrek festa giroan murgilduta pasatu dute asteburua. Antolatzaileak pozik agertu dira jaietan izandako giro onarekin eta jendearen partehartzearekin.

Urtero bezala, egubakoitzean, uztailak 13, bertso afaria antolatu zuten herriko plazan. Aurtengo edizioan, Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia bertsolariak izan ziren, eta 80 herritarrek disfrutatu zuten afariaz. Atzo, bizikleta lasterketa ospatu zen eta bertan adin guztietako parte hartzaileak izan ziren, 40 lagun inguru. Arratsaldean berriz, mus eta briska txapelketak izan ziren eta hauek ere partehartze nabarmena izan zuten. Gaur goizerako aurreikusita zeuden herriko dantzarien emanaldia ostera, bertan behera gelditu da. Oro har, antolatzaileak pozik agertu dira jaietan izandako giro onarekin eta jendearen partehartzearekin.

ARGAZKI GALERIA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak