Egitarauan ez zen aldaketarik izan: San Kristobal ermitan meza 12:00etan, Bizente Goikoetxea abesbatzaren saioa, mokadutxoa, auzotarren arteko bazkaria eta egunarekin amaitzeko, bolo txapelketa 18:00etan. Trikitilaririk ere ez zen falta izan.
Bedeinkatutako olioa belarrian igurtzi
Aramaioarrek modu berezian ospatzen dute San Kristobal eguna. Autoak bedeinkatu beharrean olioa da bedeinkatzen dutena, gero belarrian igurtzi eta urte osorako belarriko gaitzak ekiditeko. Datorren urtera arte!