Ekaineko lehen astean egindako grabaketaren ostean gertu dago San Martin eskolako ikasleen lipduba. Urtz taldearen Kaixo! abestia aukeratu zuten lip duberako, elkarbizitza programaren barruan galtzen doan agurtzeko ohitura berreskuratze aldera. Hiru egunetan zehar kolorez jantzi zuten Herriko plaza eta Udaleko ordezkariek ere hartu zuten parte grabaketan, Ramon Ajuria alkatea barne. Grabaketa eta bideoaren muntaia Iagoba Domingo arrasatearrak egin ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.