Juan Falu musikari handiaren gitarra kontzertua domekan Sastiñan, 19:00etan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 6a

Juan Falu Argentinako musikari ospetsuaren gitarra kontzertuaz gozatzeko aukera izango da domekan Sastiñan, 19:00etan hasita. Musikari autodidakta, Argentinako musikan oinarrizko erreferente da, konpositore zein gitarra jole moduan.

Hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu bere ibilbide oparoan zehar: Argentinako Musika Nazionaleko saria 2000. urtean, Argentinako musika folkloreko artista onenaren Clarin saria 2001 eta 2007an eta Gardel saria lau alditan, besteak beste.

"Denbora errealeko konpositorea"

Modu sortzaile eta inprobisatua du oinarri eta horregatik Eduardo Fernandez gitarra joleak "denbora errealeko konpositore" moduan definitu zuen. Goi mailako saioa izango da, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak