Ana Muñoa udalekuetako arduradunak azaldu duenez, honako ekintzak egingo dituzte besteak beste: Otxandioko igerilekuetara, Etxaguen auzoko errotara eta Aramaixo Basarri Barri fundazioaren Ikerketa eta Berrikuntzarako zentrora bisitak egingo dituzte; ogia eta gazta egiten ikasiko dute eta Pablo Beitiaren txanpon-bilduma ezagutuko dute. Eta noski, Aramaion bertan hainbat irteera egingo dituzte.