Koadrilen arteko pikearekin eta herri afari koloretsuarekin, San Martin jaiak datorren urtera arte agurtu dituzte aramaioarrek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 3a

Amaitu dira San Martin jaiak. Urtero moduan, azken egunean herrikoek bertakoek izan zuten protagonismoa. Jone Arriolabengoa jai batzordeko kideak argi utzi du: "Azken eguna polita izaten da aramaioarrondako, kariño berezia diogu". Gazte Asanbladak antolatutako umeendako jolasak izan ziren goizean eta arratsaldean, berriz, koadrilen txanda izan zen. Urteroko pikean, atzo hiru koadrila lehiatu ziren eta ohiko probekin giro ederra jarri zuten parkean; hainbat herritar gerturatu ziren probak ikustera. Gauean, berriz, herri afaria egin zuten 120 bat aramaioarrek, denetariko mozorroekin. Datorren urtera arte!

Koadrilen arteko pikean, herritarrez gain, EITBko lantalde bat izan zen probak bertatik bertara jarraitzen. Yes we jai saiorako aritu ziren irudiak eta adierazpenak hartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak