Aramaioko setioan, ordea, ez zuten, ziurrenik, ohiko plaza. Hain kontzentratu eta bete-betean jo beharreko energia kolpeak sakabanatuegi zabaltzen ziren; hasieran, soinuarekin ezin asmatu ibili zirelako eta, gero konpondu bazuten ere, txosna inguru batek ez duelako laguntzen Lisabök eskatzen duen baitaratze totalean sartzeko. Alabaina, indiferentzia ez da Lisabören emanaldi baten ostean geratu ohi den sentimendua eta Aramaion ere halakorik ez zen egon. [Kronika osoa, asteleheneko Goiena Paperan]