Honakoa adierazi du Altuna zinegotziak: "Denda txikien garrantzia azpimarratu gura dugu gaurkoan, batez ere Aramaio moduko herri txikietan. Zerbitzu honi esker lortu du Aramaiok bizirik mantentzea. Eurak barik herriaren bizitasuna jokoan egongo litzake". Trikitilarien doinuekin, umeendako tailerrekin eta txosnen irekierarekin hasi dira jaiak; astelehenera arte ez da atsedenik egongo. Ondo pasa!