Aramaioko Udala, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko egunarekin bat

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 28a

Gay, lesbiana, transexual eta transgeneroen aldeko eguna da gaur. Hori horrela, Udalak kolektibo horren askapenaren aldeko adierazpen instituzionala atera du, eta baita bandera udaletxeko balkoian jarri ere.  Adierazpen horretan honakoa dio Udalak: "Hetero-arauaz kanpo kokatzen diren guztiak estigmatizatuta daude, eta guk errealitate horri aurre egin behar diogu, pertsona guztien askatasunean oinarrituko den Euskal Herria gauzatzeko".

Sexu-askatasuna bermatzearen garrantzia ere azpimarratzen du Udalak: "Benetako askatasuna lortzen jarraitzeko ez da ahaztu behar pertsona guztien berdintasunaren oinarriaren gainean eraiki behar dugula guztiok, gizartea ez delako askea izango baldin eta berdintasunaren balioetan oinarritzen ez bada, pertsona guztien sexu-askatasuna ardatz nagusietako bat bihurtuta". Udalak beste hainbat aldarrikapen ere egin ditu.

1969ko ekainaren 28ko matxinada

Gay, lesbiana, transexual eta transgeneroen nazioarteko eguna izan zen ekainaren 28an. 1969an, egun horretan New Yorken sexu askatasunaren alde matxinatu zen herritar talde bat eta poliziaren jazarpen, irain eta indarkeriari aurre egiteko altxatu ziren, euren izaeraz, itxuraz eta harremanez inolako lotsarik ez zutela ozenki aldarrikatzeko.

JARRAIAN UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

LGTBQ Kolektiboaren Nazioarteko Eguna

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak