'Mugitu, ziztatu eta gozatu!', badatoz San Martin jaiak!

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 22a

Gainean ditugu dagoeneko Aramaioko jai nagusiak. Aurtengo egitaraua bihar bertan jarriko da martxan, goizean zehar egingo den Oilogor ehiza eta arrantza taldeak antolatutako arrantza txapelketarekin. Hala ere, Aramaio datorren aste bukaeran murgilduko da benetako jai giroan, ekainaren 29tik uztailaren 2ra arte. Goi mailako kontzertuak, patata tortila lehiaketa, umeendako denetariko ekintzak, Txirritolinpiadak... aurten ere ez da aspertzeko astirik izango.

Jai batzordeak antolatutako egitarauarekin batera, Aramaioko Herrira-k egitarau berezia antolatu du San Martin jaietarako. Ekainaren 29an, 20:00etan, emango diote hasiera jaiei, txosnen irekierarekin. Luis Mari Azkargorta Kanto preso aramaioarraren aldeko aldarrikapena "ozen" entzungo da eta gainera, 2009ko Korrikaren edizioan euskal presoen argazkiak eramateagatik terrorismoa goratzea egotzi dioten Aramaioko herritar bati urtebeteko espetxealdia ezarri izana salatuko dute. 

JARRAIAN DUZUE JAI BATZORDEAK UDALAREKIN ELKARLANEAN PRESTATU DUEN EGITARAU OSOA

San Martin Jaietako Egitaraua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak